Nortzuk gara

ORAIN21ek 2012an ditu bere hastapenak, ingurumen teknikari eta diseinatzaile grafikoen esperientziaren bateraketaren ondorioz. Bere helburu garrantzitsuena, herritarren bizi kalitatea hobetzen duten produktu eta zerbitzuak garatzea da, pertsona zein medioan garapen jasangarri, orekatu eta adeitsua sustatuz.

Gaur egun bizi dugun egoera kontuan izanda, egungo eta etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzeko, gizarteko arlo guztietatik jasangarritasunaren bidetik apustu egitea ezinbestekoa dela uste dugu. Horretarako, kalitatezko zerbitzu eta produktuak eskaintzen ditugu, gaur egungo errealitate ekonomikoari egokituak.

ORAIN21 osatzen dugunok EAEko hainbat udalerrietan Tokiko Agenda 21 ezartzen eta garatzen ibilbide luzea ibilitakoak gara. Gainera, energia berriztagarrietan, GIS, ingurumen hezkuntza eta arte grafikoetan formakuntza espezializatua dugu.

Lan-talde gazte, dinamiko arduratsu eta eraginkorra gara. Honekin, gure bezeroei hurbileko eta konfiantzazko tratua eskaini nahi diegu, beti ere, lan ona eta serioa bermatuz

 

Euskara